Baztan
Baztan harana iberiar penintsularen iparraldean dago, Nafarroako ipar-ekialdean. Bere 376,81 km2-ekin erkidegoko udalerri zabalena da eta gaurko egunean 8.000 bat lagun bizi dira ibar honetan.
Baztanek 15 herri ditu (Amaiur izan zen sartu zen hondarra, 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan antolatuak. Auzo aunitz daude ere, herri gehienek bakarren bat baitute. Gainera, baserri eta borda ugari aurkituko ditugu nonnahi hedaturik.
Atentzioa deitzen duen bertze gauza bat Baztango etxe gehienek beren aitzinekaldean duten armarria da. Jatorria, 1212. urtean dago, kristauek Nabas de Tolosako gatazka irabazi zutenean. Ajedrezko tabla bat irudikatzen da, erramuko 2 adarrez inguratua… + info
Wikiloc ibilbideak
Gure Wikiloc-eko profilean mendi itzuli proposamen ezberdinak eskaintzen dizkizugu. Sartu ikustera hemen.
Proposamen turistikoak
- Bertizko parkea (Oieregi)
- Xorroxingo ur-saltoa (Erratzu)
- Baztan Abentura Park (Tirolina, penduling…)
- Leurtzako urtegia (Urroz)
- Bidasoako bide berdea
- Golf Lizaso (Ultzama)
- Ordoki zalditegia (Arizkun)
- Donejakue bidea
- Onddoaren ibilbidea (Elgorriaga)
- San Juan Xar
- Igerilekua eta gimnasioa (Elizondo)
- Bertizko palazioa (Oieregi)
- Reparazea zubi erromanikoa (Oieregi)
- Klasiren konbentua (Arizkun)
- Amaiurko gaztelu eta museoa
- Donamariako dorretxea
- Lesakako Zabaleta dorretxea
- Arizkunenea jauregia (Elizondo)
- Amaiurko museoa
- Sorginen museoa (Zugarramurdi)
- Urdazubiko monastegi eta errota
- Santxotena parque-museoa (Arizkun)
- Zubietako errota
- Baztandarren Biltzarra (Uztaila bukaera, Elizondo)
- Arizkun eta Erratzuko iñauteak
- Ituren eta Zubietako iñauteak
- Urriko feriak (Elizondo)
- Udaberriko feriak (Elizondo)
Inguruko argazkiak